Txomin hamar urteko mutil zoriontsu bat zen, denetarik zeukan baina mimatuegia zegoen. Etxe handi batean bizi zen eta ez zitzaion natura gehiegi kezkatzen. Dena hasi zen asteleheneko goiz batean, Txomin esnatu zenean, egunero bezala zuzen joan zen komunera. Hor aurpegia garbitzeko uraren txorrotari eman zion baina gero joaterakoan konturatu zen txorrota hitz egiten ari zela! Bai, ez zegoen oraindik lotan. Txorrotak esan zion:
Txominek txorrota irekita utzi zuen eta ura galtzen ari zen.
Gertaera hau Txomini pixkabat arraroa iruditu zitzaion baina aste horretan normala izaten hasi zen urarekin erlazionatutako objetuak Txomini hitz egitea. Hurrengoak loreak izan ziren, Txomin lorategia ureztatzen zegoenean hitz batzuk entzun zituen, loreak ziren ata hari hitz egiten ari zioten:
Hitz hauek mutilari pentsatzea eragin zioten. Agian ur gehiegi erabiltzen zuen, eta bere erruarengatik ura bukatzen bazen planetan? Txomin beldurtzen hasi zen.
Hurrengo egunean berriro gertatu zitzaion, orduan bainua hartzera joan zenean. Txominek egunero hartzen zuen bainua eta ez zen dutxatzen gomendatzen dutenez, baina egun horretan bainuontziak haserretuta bronka bota zion:
Hitz hauen ostean, Txomin benetan konturatu zen uraren garrantsiaz baita ere ze zoriontsu zen ura egunero izateagatik. Eta txorrotari, loreei eta bainuontziari esker hasi zen ura kontuz eta beharrezkoa zena bakarrik erabiltzen. Honi esker gure mundua zaindu eta maitatu zuen eta munduak eskertuko dio berari eta beste jende askori. Beraiei esker gure altxorra, ura, zaintzen dugulako.