lunes, 13 de junio de 2011

TXOMIN ZARRATELEA

Txomin hamar urteko mutil zoriontsu bat zen, denetarik zeukan baina mimatuegia zegoen. Etxe handi batean bizi zen eta ez zitzaion natura gehiegi kezkatzen. Dena hasi zen asteleheneko goiz batean, Txomin esnatu zenean, egunero bezala zuzen joan zen komunera. Hor aurpegia garbitzeko uraren txorrotari eman zion baina gero joaterakoan konturatu zen txorrota hitz egiten ari zela! Bai, ez zegoen oraindik lotan. Txorrotak esan zion:

-Ey Txomin baina itxi nazazu!

Txominek txorrota irekita utzi zuen eta ura galtzen ari zen.
Gertaera hau Txomini pixkabat arraroa iruditu zitzaion baina aste horretan normala izaten hasi zen urarekin erlazionatutako objetuak Txomini hitz egitea. Hurrengoak loreak izan ziren, Txomin lorategia ureztatzen zegoenean hitz batzuk entzun zituen, loreak ziren ata hari hitz egiten ari zioten:

-Baina Txomin ez duzu ikusten ur gehiegi gastatzen ari zarela? Ez da beharrezkoa hainbeste ur! Gainera munduan ur eskasia dago eta egunero ume asko hiltzen dira haren faltarengatik. Mesedez, kontuz ibili eta ez xahutu ura.

Hitz hauek mutilari pentsatzea eragin zioten. Agian ur gehiegi erabiltzen zuen, eta bere erruarengatik ura bukatzen bazen planetan? Txomin beldurtzen hasi zen.
Hurrengo egunean berriro gertatu zitzaion, orduan bainua hartzera joan zenean. Txominek egunero hartzen zuen bainua eta ez zen dutxatzen gomendatzen dutenez, baina egun horretan bainuontziak haserretuta bronka bota zion:

-Ume mimatua! Baina konturatzen zara nola xahutzen duzun ura? Egunero bainua hartzen eta bainuontzia betetzen. Klaro zuri ez zaizu inporta egunero kilometroak eta kilometroak egin behar dituzten herriak edateko ur pixkabat lortzeko ezta? Ez duzu etorkizunera begiratzen. Erritmo honetan jarraitzen badugu ura bukatuko da laster eta pentsau zer izango den gutaz urik gabe.

Hitz hauen ostean, Txomin benetan konturatu zen uraren garrantsiaz baita ere ze zoriontsu zen ura egunero izateagatik. Eta txorrotari, loreei eta bainuontziari esker hasi zen ura kontuz eta beharrezkoa zena bakarrik erabiltzen. Honi esker gure mundua zaindu eta maitatu zuen eta munduak eskertuko dio berari eta beste jende askori. Beraiei esker gure altxorra, ura, zaintzen dugulako.

viernes, 10 de junio de 2011

BA AL ZENEKIEN ZERGAITIK ITSASTEN DIREN ATZAMARRAK IZOTZARI ?

Izozkailutik ateratzen ditugunean izotz atalak, edo izoztutako jakiak-18 gradura  egoten dira, gutxi gorabehera.Ukitzen baldin baditugu , konturatuko gara gure atzamarrak izotzean itsatsita geratuko direla . Azalean dugun hrzetasunaren ondorioz (hezetasuna, urria bada ere, beti izaten da gure larruazalean )gertatzen da hori, hezetasun urri hori izoztu egiten baita, eta izotzez itsasten zaizkio atzamarrak izotzari. Ura erabilita lortuko dugu azaletik askatzea; epela bada , errazago.
Gauza bera gertatzen da, baina ez izotzarekin bezain nabarmen, barruan izotz blokeak dituen izotz-ontzia ukitzen dugunean. Izotz- ontziaren materiala bero eroale ona bada (aluminiozkoa, esaterako ), askoz ere nabariagoa izango da efektu hori.

jueves, 9 de junio de 2011

URAREN JAIA

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Uraren Jai berri bat ospatuko du igandean Arrigorriagan
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako Uraren Jaiaren 17. edizioaBilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako Uraren Jaiaren 17. edizioa ospatuko da igandean Beteluriko edateko uren tratamendutegian, Arrigorriagan. Festaren helburua da herritarrak eta, bereziki txikienak, ura arrazoiz erabili beharraz eta kutsadura saihestu beharraz sentsibilizatzea, uretako ekosistemen iraupenerako berme gisa, antolatzaileek adierazi dutenez.

URA BAKARRIK CUTZATZEN DA

Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada.

lunes, 6 de junio de 2011

IBAI BATEK GAINEZKA EGIN DU MARTORELLEN



2010ko urriaren 10an, Martorellen (Bartzelonan) Anoia ibaia gainezka egin zuen eta auzo honetan uholdeak egon ziren.
                                             
Euri asko egin zuenez, Martorell-en dagoen ibaia Anoia)   gainezka egin zuen eta uholdeak sortu zituen.

Martorell-eko hospitaleak kalteak izan zituen eta hemengo gaizxoak beste zentro batzuetara eraman zituzten.