viernes, 10 de junio de 2011

BA AL ZENEKIEN ZERGAITIK ITSASTEN DIREN ATZAMARRAK IZOTZARI ?

Izozkailutik ateratzen ditugunean izotz atalak, edo izoztutako jakiak-18 gradura  egoten dira, gutxi gorabehera.Ukitzen baldin baditugu , konturatuko gara gure atzamarrak izotzean itsatsita geratuko direla . Azalean dugun hrzetasunaren ondorioz (hezetasuna, urria bada ere, beti izaten da gure larruazalean )gertatzen da hori, hezetasun urri hori izoztu egiten baita, eta izotzez itsasten zaizkio atzamarrak izotzari. Ura erabilita lortuko dugu azaletik askatzea; epela bada , errazago.
Gauza bera gertatzen da, baina ez izotzarekin bezain nabarmen, barruan izotz blokeak dituen izotz-ontzia ukitzen dugunean. Izotz- ontziaren materiala bero eroale ona bada (aluminiozkoa, esaterako ), askoz ere nabariagoa izango da efektu hori.

2 comentarios:

  1. Nik gutxi-gora-behera banekien zergaitik itsasten zen izotza azalera baina sarrera honetan askoz hobeto azaltzen duzu. Jarraitu horrela.

    ResponderEliminar