lunes, 9 de mayo de 2011

URAREN GARRANTZIAK

Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Gizonezkoen gorputzaren pisuaren %60 urak osatzen du eta %50 inguru emakumezkoen kasuan; horrek ederki erakusten du gizakiaren bizitzarako zein elementu garrantzitsua den. Ehun gantzatsuak ur kopuru urria duenez, pertsona gizenak ur-ehuneko txikiagoa du argalak baino. Uraren gorputzeko pisu osoaren eta gantzik gabeko gorputzaren pisuaren (gihar pisua esaten zaionaren) arteko erlazioa, nahiko konstantea izaten da: pertsona heldu batean uraren pisu osoa gorputzeko gihar masaren %72 ingurukoa izaten da. Ur hori hiru lekutan banatzen da: zelulen barruko ura edo zelula barneko gunea, likido interstiziala (zelulen artean kokatua) eta hodibarneko likidoa, odol-basoetan barrena dabilena. Bitxikeria gisa, esan beharra dago zelulen arteko likidoak itsasoko uraren antzeko konposizio ionikoa duela, diluituagoa bada ere. Hiru gune urtsu horiek elkartrukean aritzen dira etengabe, organismoaren barruan orekari eusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario